Diskurtso edo teoria bati buruz, koherentzia dagoela edo diskurtsoa (edo dena delakoa) koherentea dela esaten da, diskurtsoa osatzen duten adierazpenak logikoki loturik eta erlazionaturik daudenean, adierazi nahi denarekin…

Agian zirkularitate kausalari buruz bilatzen ari zinen.
Logikan, argudio, arrazoibide edo arrazoiketa zirkularra inplizituki frogatu nahi denaren egiazkotasuna suposatzen duen falazia edo argumentazio okerra da; hots konklusioa premisen baitan dagoenean. Zehatzago, argudio zirkularrean A frogatu edo Ari buruz konbentzitzeko B frogatu behar da, baina B, aldi berean, A mendean dago egiazkoa izateko. Arrazoibide faltsuaren adibide bat hauxe litzateke: "Biblia Jainkoa existitzen denaren froga da, Biblian idatzita dagoen guztia Jainkoaren inspirazioa baita".
Halaber, definizio bat zirkularra da, definizioaren baitan definitu nahi dena barneratzen denean.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, circularity; gaztelaniaz, circularidad.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.