Ziklo ekonomikoaren ondorioz, ekonomian goraldi edo hazkunde ekonomikoko aldiak eta geldialdiko eta ondorengo atzeraldiko aldiak txandakatzen dira. Atzeraldian sortutako krisiek ezegonkortasun-egoerak eragiten dituzte, eta, horietan, baliabideen esleipenak huts egiten du. Horren ondorioz, adibidez, langabeziak gora egiten du merkatua bideratzeko gai ez den gehiegizko lan-eskaintzagatik, kontsumoan beherakadak eta katean beste efektu batzuk eraginez. Hazkunde-egoeretan ere ezegonkortasuna agertzen da, inflazioa handitzea eragiten duten eskari-gehikuntzetatik abiatuta. Beraz, ezegonkortasun ekonomikoa ziklo ekonomikoaren berezko ezaugarria da, eta arazoak sortzen ditu baliabideak esleitzean eta horien banaketan, Estatuak parte hartzera behartuz merkatuko akats horiek zuzentzeko.
Loturiko artikuluak
Suntsiketa sortzaileaSuntsiketa sortzailea Joseph Schumpeter ekonomilariak 1942 urtean asmaturiko terminoa da, produktu berriak garatu eta zaharrak ordezteko prozesua izendatzeko. Prozesu honek ondorio makroekonomiko zuzenak ditu, produktuen merkatuetan noski, baina…
FluktuazioakFluktuazioak (latinezko fluctus hitzetik, euskaraz "olatua") denboran zehar magnitude batek (prezioa, produkzioa, salmenta) izaten dituen gorabeherak dira. Ekonomian, fluktuazioak aldiro gertatzen direnean, ziklo ekonomikoak sortzen dituzte; hala, fluktuazio…
Ziklo ekonomikoak (ekonomia-zikloak)Ziklo ekonomikoak edo ekonomia-zikloak aldagai ekonomikoen denbora serieetan ( enpresa, sektore edo eskualdeko ekoizpena, salmentak, inbertsioa, kontsumoa, eta abar, urte batzuetan zehar) gertatzen diren aldaketa gutxi gorabehera periodikoak…