Logikan, tautologia edozein kasutan egiazkoa den proposizio bat da, proposizioko gaiak egia zein faltsuak izanda. Adibidez, "etxera joango naiz ala ez naiz joango" tautologia bat da, beti egia…

Ziberkazetaritza ziberespazioan garatzen den kazetaritza da. Definizio tautologiko horretatik haratago ordea, derrigorrez nabarmendu behar dira ziberkazetaritzak dituen ezaugarriak, kazetaritza tradizional edo klasikoaren aldean: horien artean, digitalizazioaz gainera, modularitatea eta eskalabilitatea, edukia indibidualizatu, zatitu eta bestelako edukiekin bateratzea ahalbidetzen duena, modu malgu batean; aldakortasuna, ziberkazetaritzan sortzen den informazioaren edukia ez baita finkoa eta aldatu, eguneratu eta pertsonalizatu egin daitekeelako. Beste ohiko ezaugarriak izaera multimediatikoa, interaktibitatea eta hipertestua dira.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, cyberjournalism; gaztelaniaz, ciberperiodismo.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.