Logikan, tautologia edozein kasutan egiazkoa den proposizio bat da, proposizioko gaiak egia zein faltsuak izanda. Adibidez, "etxera joango naiz ala ez naiz joango" tautologia bat da, beti egia izango baita, "joango naiz" eta "ez naiz joango" egia edo faltsuak izanda. Positibista logikoentzat, tautologiak pseudoproposizioak dira, zentzurik ez dutenak, baina beharrezkoak, prozesu logikoak burutu eta hizkuntzaren egitura formala deskribatzeko.
Erretorikan berrriz, tautologia begi bistakoa den proposizioa da, esanahi hutsekoa; adibidez, "eguraldi txarra txarra den eguraldia da".
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
ApodiktikoaFilosofian, proposizio apodiktikoak ezinbestean, inongo baldintza bete beharrik gabe, egiazkoak diren proposizioak dira. Aristotelesek proposizio apodiktikoak, beti egiazkoak direnak, eta dialektikoak, eztabaidagai direnak, bereizi zituen. Proposizio apodiktikoak garatzeko…
PseudoproposizioakPseudoproposizioak positibismo logikoaren baitan bereizi zen proposizio mota bat da, positibisten iritziz baztertu beharrekoak munduarekin lotura zuzenik ez dutelako, eta beraz egiaztaezinak direlako. Haien iritziz, proposizio zentzudunak besterik…
KorolarioaBereziki matematikan eta logikan, korolarioak teorema batetik zuzenean eta maiz frogapen berezirik gabe eratortzen diren proposizioak dira.