Agian, konkatenazioa literaturan duen adiera bilatzen ari zinen. Informatikan, konkatenazioa zenbat string edo karaktere-kate batera jarri edo lotzea, bata bestearen ondoren jarriz. Adibidez, "hau da" eta "aulki bat"…

Informatikan, hipertestua informazioa lotzeko modu interaktiboa da, ez sekuentziala eta informazio batetik bestera modu asoziatiboan jauzi egiten duena. Zehatzago, hipertestuan, testu bateko hitz edo hitz multzoak aktibaturik azaltzen dira, hiperlotura izeneko esteken bitartez, aukera emanez erabiltzaileari aktibatutako testuak agertzen duen hiperlotura horretan klik eginda, hasierako informazioarekin loturiko informazio berrira iristeko. Adibidez, testu hau hipertestua da, "interaktiboa" hitzean sakatuz termino horri buruzko informazio gehigarria eskuratu daitekeelako.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, hypertext; gaztelaniaz, hipertexto.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.