Joko-teorian, Nash oreka joko batean oreka egoera definitzen duen puntua da. Oreka horretan, joko edo lehia bateko partehartzaileetako bakoitzak ezin du espero bere etekina berak hartutako erabakia aldatuz hobetuko…
Joko-teorian, zero baturako jokoak jokalari batek irabazten duena besteak galtzen duena direnean gertatzen dira, bi jokalarien arteko jokoetan. Zero baturako jokoetan jokalariek interes guztiz kontrajarriak dituzte, eta beraz jokalarien arteko lankidetzarik ez da izango: irabazi gehienak eskuratu nahi dituztelarik, beste jokalariaren interesen aurka jokatzen dute ezinbestean. Jakina denez, joko-teorian jokoa metafora bat da, interes ezberdinak dituzten eragileek erabakiak hartu behar dituzteneko egoera izendatzeko erabiltzen dena. Horrela, zero baturako jokoak jolaserako jokoetan eta beste egoera serioetan ere gertatzen dira:
Hiztegia: ingelesez, zero sum games; gaztelaniaz, juegos de suma cero.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.