Joko-teoria edo jokoen teoria egoera jakin batean haien irabazi edo utilitatea moximotzeko asmoarekin eragile zenbaiten erabakiak eta hain arteko harremanak aztertzen dituen matematikaren adarra da. Aztertzen diren egoerak gatazkatsuak, eragileek interes kontrajarriak dituztenean, baina beste egoera batzuetan eragileek utilitate handiagoa eskura dezakete lankidetzan arituz gero. Aplikazioak ditu ekonomian (oligopolisten arteko lehian), biologian (eboluzio-teoriaren alderdi batzuk azaltzeko), psikologian zein soziologian(gatazketan gizabanakoek izaten dituzten jokamoldeak ulertzeko). XIX. mendetik joko-teoriari buruzko ekarpen puntualak egin baziren ere, 1940ko hamarkadan Von Neumann eta Oskar Morgenstern izan ziren joko teoriaren oinarriak finkatu zituztenak, Theory of Games and Economic Behavior lanean. 1950eko hamarkadan, John Nash matematikariak joko ez-kooperatiboetan oreka baten existentzia, Nash oreka deitzen dena, frogatu zuen.
Hiztegia: ingelesez, game theory; gaztelaniaz, teoría de juegos.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Atribuzioen teoriakGizarte psikologian, atribuzioen teoriak edo atribuzioaren teoriak pertsonek norberaren edo besteen jokabideeak azaltzeko ematen dituzten interpretazio eta kausei buruzko teoriak dira. Bereziki jokabideei buruz ezartzen diren kausa motak (barnekoak,…
Presoaren dilemaPresoaren dilema joko teorian aztertzen den egoera (itxuraz) paradoxiko bat da, non bi jokalarik arrazionalki eta norberaren interesei erreparatuz jokatuta kolektiboki onuragarria ez den soluzio batera heltzen den,…
Nash orekaJoko-teorian, Nash oreka joko batean oreka egoera definitzen duen puntua da. Oreka horretan, joko edo lehia bateko partehartzaileetako bakoitzak ezin du espero bere etekina berak hartutako erabakia aldatuz hobetuko…