Zerga politika edo politika fiskala sarrera publikoak nahiz gastu publikoa maneiatu eta kontrolatu egiten dituen politika ekonomikoen multzoa da, aurrekontu publikoetan islatzen dena, zergak gehituz edo jaitsiz, gastu publikoa zabalduz edo murrituz, zuzeneko transferentzia edo inbertsioen bitartez. Funtsean bi motako zerga-politikak bereizten dira: zerga politika hedatzaile, zabalkor edo espantsiboak, zergak jaitsi eta gastu publikoa gehituz, ekonomia bizkortzeko, eta politika fiskal murriztaile edo errestriktiboak, alderantziz zergak igo eta gastu publikoa murriztuz, eta defizit publikoa edo inflazioa murriztea helburua duena, baino hazkunde ekonomikoaren kaltetan.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, política fiscal.
 
Loturiko artikuluak
- 
Politika makroekonomikoak- Politika makroekonomikoa herrialde bateko aldagai makroekonomikoak, hala nola inflazioa, interes-tasa, truke-tasa eta langabezia, zuzenean eraginez -maiz, haietako bat jaitsiarazi edo igoraraziz, beste batean bilatzen den fektua lortzeko- gobernuak… 
 
- 
Politika prefiguratiboa- Politika prefiguratiboa programa politiko bat praktikan aurreratu eta garatu egiten duten praktika politikoen multzoa da. Bereziki, anarkismoan erabilitako kontzeptua da, ziurgabea den iraultza bati itxaron gabe demokrazia zuzena,… 
 
- 
Aretoko politika- Aretoko politika edo saloiko politika politikariek eta bestelako eragileek euren artean modu pribatuan izaten duten jarduna da, instituzio politikoetatik kanpo baina haietako erabakiak osatu, adostu eta finkatzeko asmoarekin.…