Zaharkitze programatua


KategoriakEkonomia

Zaharkitze programatua enpresa-estrategia bat da, non produktuak denbora jakin baten buruan funtzionatzeari utz diezaioten edota erabilgarritasuna gal dezaten diseinatzen diren, haien balio-bizitza mugatuz eta kontsumitzailea beste bat erostera behartuz birjarpenerako, hori guztia salmenta-mailari eusteko helburuarekin. Batez ere aparatu eta gailu elektriko eta elektronikoetan garatzen da. Estrategia hori hainbat modutan gauza daiteke: produktua kalitate baxuarekin diseinatuz, softwarearen eguneratzeak eta ordezko piezak eskuratzea eragotziz edota konektatzen diren osagarriekin produktua bateraezin bihurtuz. Programatutako zaharkitzearen inpaktua bikoitza da; alde batetik, kontsumitzaileak aldiro gastu gehigarri bat egin behar du produktu berria erosteko, eta bestetik, hondakinen ugaltzea dakar, produktu horiek bota behar izateagatik, ingurumen-inpaktu handia sortuz horrela.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, obsolescencia programada.

Ikus, gainera

207 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.