Mendeko zorra zor arruntaren mendean edo atzean dagoen enpresa baten pasiboko zorra da, hau da, enpresa likidatuz gero mendeko zorrak ohiko zorraren atzetik kobratzeko eskubidea, baina sozietateko bazkideen…
Gizapedia
Eugéne Delacroix: Askatasuna, herriaren gidari. 1830ko Frantziako Iraultza irudikatzen du.
XIX. mendeko iraultza liberalak bereziki 1820an, 1830ean eta 1848an Europako zenbait herrialdetan monarkia absolutisten aurka eta demokrazia parlamentario eta liberalen alde gertatu ziren herri mugimenduak izan ziren.
1820ko iraultzak
1820ko Iraultza Espainian abiarazi zen, Riegoren pronuntziamenduarekin, Fernando VII.aren Seiurteko Absolutistaren amaiera eta Hirurteko Liberalari bide emanez. Italia, Grezia eta Portugalera ere zabaldu zen. Iraultza horien aurka, mugimendu kontrairaultzaileak izan ziren: Espainiara, San Luisen Ehun Mila Semeak izeneko kontingente militarra sartu zen, Hirurteko Liberalari amaiera emateko, Zorizgaiztoko Hamarkada abiaraziz; horrekin batera, Portugalen 1820an hasitako aldi liberala ere bukatu zen, Vila-Francada izeneko konspirazioaren eta altxamenduaren ondorioz;Italian Austriako tropak izan ziren esku hartu zutenak absolutismoa berrezartzeko. Grezian iraultzak kutsu nazionalista hartu zuen 1821etik hasita, turkiarren aurkako independentzia gerra gisa, azkenean 1830ean independentzia lortuko zuena. Errusia izan zen iraultza hauen zikloa itxi zuena, 1825eko Abenduko Altxamenduarekin, baina horrek ere porrot egin zuen errepresio gogor batekin batera.
1830ko iraultzak
1830eko iraultzaren abiapuntua Paris izan zen, non 1930eko uztailean Parisko herritarrak Bigarren Berrezarkuntza izeneko erregimen monarkikoaren aurka altxatu ziren, Karlos X.a errege zelarik. Erregimena 1820tik egon zen absolutisten esku, eta azken denboretan krisi ekonomiko larria pairatzen ari zen. Parisko herritarrek altxaturiko barrikadez josita eta erregearen aldeko tropek matxinada kontrolatu ezinik, borboitar erregeak abdikatu eta Luis Orleansekoa bihurtu zen errege, liberal monarkikoek sustatuta, 1848 urtera arte iraungo zuen eta Bigarren Berrezarkuntza baino kutsu liberalagoa izan zuen Uztaileko Monarkiaren erregimena abiaraziz. Iraultza Belgikara zabaldu zen eta Herbehereetatik independentzia lortu zuen. Italiako eta Alemaniako estatuetan nahiz Polonian ere altxamendu liberal eta nazionalistak izan ziren, baina zapalduak izan ziren.
1848ko iraultzak
1815eko Vienako Biltzarretik indarrean egon zen Europa absolutista desegin zuen iraultza izan zen, demokrazia liberalak Europa osoan finkatu zituena. Bi Sizilietako Erresuman izan zen lehenengo altxamendua, baina sortutako estatu liberalak gutxi iraun zuen; hala eta guztiz ere, 12 urte geroago izango zen Italiaren bateratzearen abiapuntua izan zen. Frantziako iraultza klaseen arteko gatazka izan zen eta lehena izan zen langileak protagonista izan zituena; Bigarren Errepublika aurrerakoia zabaldu zuen, baina erreakzio kontserbadore baten ondorioz, Bigarren Inperioaren garaia ekarri zuen ondoren, 1870 urtera arte. Alemanian kutsu nazionalista hartu zuen iraultzak, estatu alemaniar bateratu demokratiko eta liberal baten alde; porrot egin zuen azkenik eta Alemaniaren bateratzea ez zen ordea lortuko 1871 urtera arte.

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.