Lanbide liberalak
Lanbide liberalak goi mailako ezagutza tekniko eta intelektualak eskatzen dituzten lanbideak dira, non lan harremana baten ordez langileek bezeroekin zerbitzu-kontratu bat sinatu eta ordainsari moduan soldata ez baizik honorarioak edo zerbitzu-sariak jasotzen dituzten. Ohikoa da lanbide liberalak elkargo profesionaletan biltzea, non lanbidea arautu eta batzuetan eskainitako zerbitzuen tarifak ezartzen diren. Lanbide liberalen artean, abokatuak, arkitektoak, kazetariak eta artistak biltzen dira besteak beste.