Weimarko Errepublika


KategoriakHistoria

Weimarko Errepublika 1918tik, Alemaniak galdu zuen Lehen Mundu Gerra amaitu zenetik, 1933 urtera bitartean, nazien eskutik Hirugarren Reich delakoa indarrean sartu zenean, Alemanian egon zen erregimen politiko demokratikoa izan zen. Ezegonkortasun eta nahasmendu politiko, sozial eta ekonomiko  handiko aroa izan zen: herrialdeak gerra galtzeagatik Versallesko tratatuaren ondorioka pairatu zituen, ezker eta eskuinzaleen etengabeko arteko liskar giroan, herri altxamenduak eta estatu kolpeak izan ziren eta herrialde osoa hiperinflazio baten mendean izan zen aurrena, eta gero Depresio Handia pairatu zuen. Azkenean, Adolf Hitlerrek bereganatu zuen boterea, nahasmendu politiko handiko giroan Reichstag edo legebiltzarrak nahita piztutako sutean erre eta gero, Hitlerrek bere diktadura propio garatutako lege baten bitartez indarrean jarri zuenean.

Ikus, gainera

206 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.