Hiperinflazioa


KategoriakEkonomia

Hiperinflazioa inflazio edo prezioen igoera iraunkor kontrolaezina da, oso inflazio-tasa altuekin. Ez dago definizio tekniko zehatzik hiperinflazioa definittzeko, baina adibidez hilabete batean prezioak bikoiztea, edo urtean inflazio tasa %1000 izatea hiperinflazio-egoeratzat har daitezke. Prezio kontrolagaitzez gainera, hiperinflazioak igurikimen ekonomikoak hondoratu egiten ditu epe laburrera nahiz ertainera eta jarduera ekonomikoa ezerezean uzten du, kontsumo, produkzi, finantzazio nahiz inbertsio aldetik,  hiperinflazioak familia eta enpresen arteran sortzen duen ziurgabetasuna dela eta.

Faktore askoren kobinazioaren emaitza izan daiteke hiperinflazioa, baina haien artean nagusienak nazioko diruaren depreziazioa da, inportazioak garestitzea dakarrena; defizit publikoa dirua jaulkiz estaltzea eta inflazioak berak sortzen duen gurpil zoroa.

Historian behin baino gehiagotan gertatu den egoera izan da, hala nola Lehen Mundu Gerraren ondoren, Alemanian; eta hurbilago, Argentinan eta Venezuelan.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, hyperinflation; gaztelaniaz, hiperinflación.

213 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.