Urbanizazio lausoa (hiri lausoa)


KategoriakGeografia

Urbanizazio lausoa biztanleria eta jarduera ekonomikoak hiri nagusi batetik periferiara, inguruko eremuetara eta eskualdeko hiri ertain eta txikietara ere zabaltzen direnean garatzen den hiri sistema da, hiri lauso delakoa sortuz. Jatorrian, Ipar Amerikako hirietako fenomenoa izan zen, CBD (Central Business District) izeneko hirigunetik aldirietara zabaltzen diren gune erresidentzial zabalak ezaugarri zuena, baina gerora mundu zabalean ere errepikatu dena.

Historikoki, industria sektore trinkoa izan zen hirietan biztanleria hazkunde nabarmena gertatu zen XX. azken hamarkadetara arte, hiri sistema nuklearra sorraraziz, zeinaren adibide garbiena megalopolia den, beste jarduera ekonomiko eta zerbitzu guztiak ere bere baitan biltzen zituena, inguruko hiriak bigarren maila batean utziz eta kasu batzuetan hustuaraziz, megalopoliak zuen erakarmenaren eraginez.

XX. mendearen bukaera aldera, hiri-eredu nuklear horren inguruan sortutako industria-krisiaren eta birmoldaketaren ondoren eta zerbitzuen sektorearen nagusitasunarekin batera sortu zen hiri lausoaren hiri-eredu berria, ezaugarri hauekin:

  • industria eskualdean zehar barreiatzen da, eskualdeko hiri guztien mesederako;
  • hiri nagusian zerbitzuak biltzen dira baina ez modu esklusiboan;
  • biztanleriaren banaketa ez da lehen bezain kontzentratua nukleo bakar batean;
  • norabide anitzeko migrazioak nukleoen artean;
  • hiri nukleo berriak sortzen dira eta zaharrak berpiztu;
  • hiri guztiak elkarren osagarriak dira.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, diffuse urbanization; gaztelaniaz, urbanización difusa.

Ikus, gainera

315 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.