Geriatria agure edo pertsona adinekoen osasun arretaz eta gaixotasunez arduratzen den medikuntzaren adarra da. Termino horretatik, geriatriko hitza agureen osasunarekin loturik dagoen guztiari aplika dakioke: adibidez, gaixotasun geriatrikoa…

Soziologian, uniformizazioa multikulturalitate-egoera batean kultura menderatzaile batek beste kulturetan akulturazio prozesu bat eragin eta muturrean kultura horien erabateko asimilazioaren azken emaitza da, kultura nagusi haren elementu guztiak, hala nola balioak, ideiak, ohituak eta praktika uniforme, homogeno edo komunak, kultura edo gizatalde guztietan bereganatzen direnean. Globalizazioa izan da, sistema kapitalistak bultzatua, uniformizazioa bere muturrera eraman duen prozesu historikoa, kontrol mediatikoaren, modaren eta bestelako mekanismoen bitartez.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.