Ulermena (Kant)


KategoriakFilosofia

Kanten filosofian, ulermena zentzumenetatik jasotzen dugun esperientzia ordenatu eta sailkatzeko ezagutzaren ahalmena da, esperientzia horri kontzeptuak eta kategoriak aplikatuz. Beraz, esan liteke ulermena pentsamendu zientifikoaren oinarria dela, objektuak ezagutzeko dugun ahalmena. Kanten arabera, ezagutzan badago ulermenaz gainera arrazoimena ere, metafisikari buruz, hala nola Jainkoari, arimari eta munduari buruz, hausnartzeko erabiltzen duguna.

Ulermenaz esperientzia ordenatzeko kontzeptu enpirikoak eta kategoriak baliatzen ditugu. Adibidez, txakur bat ikusten dugunean, ikusi dugun hori sailkatu eta txakurra dela esatean, ulermenean osatu dugun txakurraren kontzeptu enpirikoa erabiltzen dugu. Kontzeptu enpirikoez gainera, ulermenean baditugu bestelako kontzeptuak ere, enpirikoak ez direnak: kategoriak edo kontzeptu hutsak izenekoak, eta kontzeptu enpirikoak bezalaxe abstrakzioak direnak baina esprientziatik ez baizik eta gogamenetik eratortzen direnak, adibidez kantitatea.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, entendimiento.

210 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.