Uberizazioa


KategoriakEkonomia

Uberizazioa lankidetza-ekonomiak (edo hobe esanda gig economy edo mandatuaren ekonomia deitzen zen haren aldaerak) eragiten duen lan harremanen prekarizazioa da, enpresek partikularrei euren produktu eta zerbitzuak eskura jartzeko behar dituzten langileak modu puntualetan baliatuz (mandatuak edo mikrolanak esleituz), beraiek nahi dituzten momentuetan teorian. Enpresek autonomo izatea eskatzen die langile horiei haiekin lan egin ahal izateko, lan kontraturik gabe, gehineetan harremana iraunkorra izan arren, langileak eskubiderik gabe utziz enpresaren aurrean. Terminoa XXI. mendearen hasieran garatutako Uber taxi enpresatik dator, taxistei unean bidaiak esleituz, bidaiariaren gertutasunaren arabera. Baina beste sektore batzuetara ere zabaldu da, hala nola janari azkerreko banaketara (Deliveroo eta Glovo), haurren zainketa, etxeko garbiketa eta klase partikularretara.

205 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.