Lankidetza-ekonomia edo lankidetzaren ekonomia sare sozial edo antzeko plataforma digital bati esker eta bitartekaririk gabe edo bitarterkaritza minimalista batekin, partikularren artean (peer-to-peer edo P2P) edo partikular eta enpresen ezartzen diren harreman ekonomiko masiboak dira, produktuak eta zerbitzuak partekatuz eta elkartrukatuz. Harreman eta ekimen ekonomiko berri horiek sail hauetan bana daitezke: kontsumo, finantza eta ekoizpen partekatuak eta ezagutza irekia. Kontsumo partekatuen adibideak dira Airbnb (ostatu turistikoak) eta Blablacar (garraioa), finantza partekatuetan (crowdfunding) eta ekoizpen partekatua (software librearen garapena), ezagutza irekia (fitxategien partekatzea) eta baita txanpon alternatiboak, denbora-bankuak eta truke lokaleko sareak. Ez da pentsatu behar lankidetza-ekonomia merkantilista ez denik, hain zuzen, kasu batzuetan areagotu egiten da merkantilismoa (garraio partekatuetan adibidez, garai batean hain ohikoa zen autostop-aren kaltetan) eta batzuen ustez neoliberalismoa indartu ere egiten du (gidari eta banatzaileei lan-prekarietatea ekarriz uberizazioaren bitartez, adibidez). Abantailen artean, baliabideen optimizazioa (adibidez, auto partekatuetan), jasangarritasunerako eta trantsizio-ekonomiarako aukera izan daitekeena, eta,interes komunak dituzten kontsumitzaileak eta ekoizleak lotuz, elkartasunean eta ekintzailetzan oinarrituriko ekonomiarako bidea zabaltzea izan daitezke.123
Erreferentziak
1.
Martin CJ. The sharing economy: A pathway to sustainability or a nightmarish form of neoliberal capitalism? Ecological economics. 2016. The sharing economy: A pathway to sustainability or a nightmarish form of neoliberal capitalism?
Loturiko artikuluak
NeoliberalismoaNeoliberalismoa doktrina ekonomiko eta sozial kapitalista da, estatuak ekonomian duen esku hartzea mugatzea eta liberalizazioa aldezten dituena, hala nola finantza-merkatuen desregulazioa eta zabalkuntza, enpresa publikoen pribatizazioa, eta langile…
UberizazioaUberizazioa lankidetza-ekonomiak (edo hobe esanda gig economy edo mandatuaren ekonomia deitzen zen haren aldaerak) eragiten duen lan harremanen prekarizazioa da, enpresek partikularrei euren produktu eta zerbitzuak eskura jartzeko behar dituzten…
-