Txabola auzoa Parisen, 1960 inguruan. Archives départementales des Hauts-de-Seine
Txabola auzoa, txabolagunea edo txabola gunea, nazioartean ingelesezko slum izenarekin ere ezaguna, modu informalean eta material kaskarrekin egindako azpietxebizitzak pilatzen dituen auzunea da. Txabola auzoen fenomeno urbanistiko eta sozialari txabolismo deitzo. Bereziki garapen bidean dauden herrialdeetako hirietan sorzen dira, hiri horietara jende xumeek egiten duten immigrazio masiboaren eta administrazio publikoek haiei etxebizitza duina emateko baliabide edo ahalegin ezaren ondorioz. Horien ezaugarriak dira etxebizitzen kalitate eskasa, batzuetan arriskutsuak izateraino, higiene eza, ingurumen arazoak eta haietako biztanleen miseria gorria.
Loturiko artikuluak
Idortasuna edo lehortasunaIdortasuna, lehortasuna edo elkortasuna lurralde baten epe luzerako ezaugarri klimatikoa da, euri eskasa, tenperatura altuak, hezetasun txikia eta ebaporazio altua ezaugarri dituena. Ezaugarri klimatiko horrek lurraldearen landaredian, habitatean eta…
Enklabeak eta esklabeakGeografia politikoan, enklabea beste herrialde edo entitate politiko baten baitan dagoen lurralde zatia da. Esklabeak berriz, herrialde edo entitatetik guztiz bereizita dauden lurralde zatiak dira, guztiz lurralde baten…
Txinatar auzoaHiriko geografian, txinatar auzoak munduko hiri handietan txinatar jatorriko gizataldeak biltzen dituen auzoak dira. Txinatarrek antzinatik izan dute joera emigratzeko, eta hala XVI. mendetik aurki daitezke Asia Hegoekialdeko…