Kontzeptu-proba


KategoriakEnpresa

Merkatu-ikerketan, kontzeptu-testa edo kontzeptu-proba produktu edo zerbitzu bat ekoitzi eta merkaturatu aurretik kontsumitzaile potentzialen lagin batekin egiten den testa bat da, haiei produktuaren "kontzeptua" edo ideiaren nagusiak aurkeztuz, eta produktuaren ideia hori zer iruditzen zaien galdetuz, hala nola nolako balioak dituen, beste zein produkturekin lotzen duten, haien beharrak betetzen dituen, erosiko luketen ala ez, zenbat ordaintzeko prest leudeken, ... Produktu arrakastatsua izango den aurresateko baino, kontzeptu-testa porrot egin dezaketen produktuak hautemateko erabiltzen da; halaber, produktuaren ezaugarriak moldatu edo aldatzeko ere erabil daiteke. Merkaturatzeko hurrengo fase batean, produktu-testa burutzen da gehienetan, produktuaren lagin edo prototipo bat kontsumitzialeei aurkeztuz.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, concept testing; gaztelaniaz, test de concepto.

Ikus, gainera

202 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.