Cloze testa edo cloze proba hizkuntzaren irakaskuntzan ikaslearen irakurriaren ulermena ebaluatzeko erabiltzen den proba bat da. Orokorrean, testu batetik lehen eta azken hitzak utzita, geratzen den zatian hitz batzuk ezabatzean datza. Hitz horiek mekanikoki (adibidez, 5 hitz ezabatu gabe utzi eta 6gna ezabatuz) edo modu selektiboan. Ikasleak ezabatutako hitz horiek hutsuneak bete behar ditu, berehalako erantzunak emanez edo emandako aukera anitzen artetik bat hautatuz. Izena Gestalt psikologiako vlosure kontzeptua dator, zeinaren arabera subjektuek osatu gabeko egitura bat ixteko (close) joera duten, esperientzia, aurretiko ezagutza eta intuizioa baliatuz. Ulermenaz gainera, cloze testa lexikoa eta sintaxia lantzeko ere baliagarria dela ikusi da. Cloze testa EGA euskara azterketaren atariko probaren ataletako bat.
Loturiko artikuluak
Kontzeptu-probaMerkatu-ikerketan, kontzeptu-testa edo kontzeptu-proba produktu edo zerbitzu bat ekoitzi eta merkaturatu aurretik kontsumitzaile potentzialen lagin batekin egiten den testa bat da, haiei produktuaren "kontzeptua" edo ideiaren nagusiak aurkeztuz, eta…
Proba monadikoaKontzeptu-proba eta produktu-probei buruz, proba monadikoa subjektu batek produktu bakarra probatu eta ebaluatu behar duen proba da, haren atributu edo ezaugarriak aipatuz, beste produktuekin alderatu gabe. Proba monadikoa…
Turing probaTuring proba Alan Turing matematikariak (1912-1954) makina batek pertsona baten adimenez jokatzen duen erabakitzeko proposatu zuen proba teorikoa da (ikus, adimen artifiziala). Proba horretan, ikertzaile batek pertsona baten…