Ekonomia estatikoa denbora kontuan hartzen ez duten eredu ekonomikoen ikuspuntua da. Ekonomia dinamikoak, berriz, aldaketa ekonomikoak nola gertatzen diren aztertzen du, orekara heldu arte. Beste alde batetik, ekonomia…

Ondasunak eta zerbitzuak enpresek lana eta kapitala konbinatuz sortzen duten emaitza da, kontsumitzailearen eta orokorrean gizartaren beharrak asetzeko erabiltzen dena. Izendapenean bereizketa egiten da ondasun edo emaitza fisikoen eta zerbitzu edo emaitza immaterialen artean, adibidez garbigailu baten ekoizpenaren eta garbigailu baten konponketaren artean, baina orokorrean bereizketa hori artifiziala dela irizten da eta horregatik aipatzen dira gehienetan biak batera, ondasunak eta zerbitzuak bateratuz, finean bi output edo emaitza horiek beharrak asetzen baitituzte, hori izanik ekonomiaren helburu nagusia.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, goods and services; gaztelaniaz, bienes y servicios.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.