Kontu-unitatea


KategoriakEkonomia

Kontu-unitatea edo kontu-unitate komuna eskaintzen diren ondasun eta zerbitzuen prezioak adierazteko erabiltzen den unitate komuna, patroia edo neurketa-sistema da. Egun, dirua da (dolarra, euro edo beste moneta batean, kriptodibisak adibidez) gehien erabiltzen den kontu-unitatea (hain zuzen ere, diruaren funtzio nagusia kontu-unitate izatea da), baina ez du zertan horrela izanik. Adibidez, diruaz gainera, kontu-unitateak izan daitezke adibidez ondasuna ekoitzi edo zerbitzua emateko behar izan den lanorduak, eta historikoki urrea eta zilarra maiz erabili baitira kontu-unitate gisa.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, account unit; gaztelaniaz, unidad de cuenta.

 

178 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.