Tronkalekotasuna egun Bizkaiko Foruan Bizkaiko Lur Lauan dauden lur eremu eta haietara atxikita dauden eraikuntzen gainean (bereziki lurrak eta baserriak) lerro zuzeneko ahaideek, aurrekoek nahiz ondorengoek, eta kasu batzuetan zehar-ahaideek ere, duten eskubidea da, haien herentziak jasotzeko edota eskualdaketa batean lehenetsiak izateko. Tronkaletasunaren mendean dauden onibarrei tronkaleko ondasun deitzen zaie, eta haien gainean eskubidea duten ahaideei tronkaleko senideak edo ahaideak. Tronkalekotasunaren azken helburua belaunaldi batzuetan zehar leinu edo familia batenak izan diren onibarrak familia horren barnean iraunaraztea da.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, troncalidad (Fuero Vizcaíno), bienes troncales, bienes tronqueros, bienes troncales, parientes tronqueros.
Loturiko artikuluak
Irabazpidezko ondasunakEzkontza-erregimena irabazpidezkoa denean, hau da, ezkontzako erregimenak lortutako etekinak bi ezkontideei era bateratuan dagozkiola ezartzen duenean (Espainiako toki askotan lehenesten den erregimena, besterik adierazi bitartean aplikatzen dena), irabazpidezko…
Kapital-ondasunak eta kontsumo-ondasunakKapital-ondasunak inbertsio gisa etekinak eskuratzeko baliatzen diren ondasun eta aktibo iraunkorrak dira, haiek berez sortzen dituzten etekinen bitartez (alokairuak ondasun higiezinen kasuan esaterako, interesak eta dibidenduak aktibo finantzarioen…
Herri-ondasunakHerri-ondasunak herri edo beste erkidego politiko natural edo juridikoki aitortu batenak dira, eta, beraz, jabetza eta aprobetxamendu eskubideak erkidego horretako kide bakoitzari eta guztiei aldi berean dagozkienak kolektiboki,…