Despenalizazioa edo zigorgabetzea delitutzat jotzen den ekintza bati delitu izaera kendu eta ondorioz zigorrik gabe uztea da. Adibidez, abortoaren despenalizazioa, abortatzea eta aborto batean laguntzea despenalizatzea, zigorrik gabe…

Ezkontza-erregimena irabazpidezkoa denean, hau da, ezkontzako erregimenak lortutako etekinak bi ezkontideei era bateratuan dagozkiola ezartzen duenean (Espainiako toki askotan lehenesten den erregimena, besterik adierazi bitartean aplikatzen dena), irabazpidezko ondasunak bi ezkontideei dagozkionak dira, eta orokorrean ezkontzan irabazitako soldata, mozkin eta beste etekinak, edo horiekin erositako ondasunak, barnehartzen dituena, eta pribatiboak ez direnak. Irabazpidezko erregimenean ondasun guztiak ez dira irabazpidezkoak, izan ere badira pribatiboak diren ondasunak, ezkontide bati bakarrik dagozkionak, hala nola ezkontzaren aurretik eskuraturikoak eta herentziak.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, joint acquired property, matrimonial property; gaztelaniaz, bienes gananciales.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.