Hezkuntza inklusiboa edo heziketa inklusiboa komunitate bateko, pertsonek, haurrak zein helduak, elkarrekin ikasteko gizarte inklusiorako politika da. Hartara, eskola inklusiboak ez du inongo selekzio edo hautaketarik egiten, haur…
Gizarte trebetasunak eta gizarte konpetentziak besteekin harreman egokiak sortu eta garatzeko portaeren multzoa da. Definizio argia den arren, kontzeptu lausoa da, zehaztu gabeko alderdiak barnehartzen dituena. Hala ere, adostasun orokorra dago gizarte trebetasunak direla enpatia, elkartasuna, komunikazioa eta asertibitatea. Kontzeptua bereziki hezkuntzan erabiltzen da, UNESCO erakundeak 1996 urtean plazaraturiko txostenean planteatu eta gero hainbat herrialdeetako hezkuntza-legedietan txertatutako ardatzetako baten oinarri gisa. Txosten horrek haurrak jakiten, egiten, elkarrekin bizitzen, eta izaten ikasi behar dela baieztatzen zuen printzipio orokor moduan; hain zuzen ere, gizarte trebetasunak elkarrekin bizitzen eta izaten ikastean jasotzen ditugun horiek dira. Giza baliabideen kudeaketan ere erabiltzen da, langileen hautapen prozesuetan aintzat hartu beharreko alderdi gisa.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.