Portaera izaki bizidunen ekintza guztien multzoa da, hala nola mugitzea, elikatzea, eta gizakien kasuan gainera gizakiei dagozkien ekintza eta ahalmenak, hala nola hitz egitea, lan egitea eta pertsonen arteko harremanak. Laburrago, "organismo batek egiten duen guztia" dela ere adierazi da.1 Gogamen eta kontzientziarekin erlazionaturik dagoela irizten da orokorrean, konduktismoan ezik, non portaeraren azalpena gogamen eta antzeko beste entitateetatik erabat aparte uzten den.
Ikuspegi zenbait garatu dira portaeraren ikerketan:
- ikuspegi zientifiko batzuek banako organismoan oinarritu dira, eta horren baitan psikologia konparatua (gizakietan zentratua, eta ikaskuntza izan zuena gai nagusitzat) eta etologia (Charles Darwin-en lanekin abiarazten dena) aurkitzen dira; modernoagoak diren giza etologia eta neuroetologiarekin batera;
- beste ikuspegi bat, soziobiologia izenekoa, gizataldean (edo animalia taldeetan) zentratu da;
- habitatean eta bertan bizi diren espezieen arteko harremanetan oinarritzen diren ikuspegia ekologia da, bereziki orekaren kontzeptuan oinarritzen dena;
- azkenik, espezie konkretuetan zentraturiko ikuspegi zientifikoak ditugu, hala nola primatologia eta entomologia.2
Ikus, gainera
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
Albert BanduraAlbert Bandura psikologoa (Kanada, 1925 - ) ikaskuntza sozialaren teoriaren asmatzailea da. Banduraren arabera, portaera ingurumenaren, kognizioaren eta portaeraren beraren arteko elkarrekintza da. Konduktismoan ez bezala, Bandurak kognizioa funtsezko elementutzat…
Portaera taldekoia (gregarismoa)Psikologia sozialean, portaera taldekoiak edo gregarismoak talde batean bertako pertsona edo animalia gehienek portaera eta jarrera berdina jarraitzeko fenomenoari egiten dio erreferentzia, ez lidergo edo agintza zentral batetik, baizik…
KonduktismoaKonduktismoa portaera kanpotik datozen estimuluen eraginez sortutako erantzuna dela baieztatzen duen ikaskuntzaren eta portaeraren teoria eta eskola psikologikoa da. Ivan Pavlov fisiologoa (1849-1936) eta J. B Watson psikologoa (1878-1958) izan ziren teoria…