Trantsizioa zerbait egoera batetik bestera igarotzea da. Terminoak erabilera anitz ditu:
- trantsizio politikoa,
- trantsizio ekologikoa,
- trantsizio demografikoa,
- musikan, trantsizio musikala, musika pieza batean atal batetik beste batera pasatzen denean, forma aldatuz;
- ikusentzunezkoetan, plano edo audio batetik bestera igarotzeko modua;
- artean edo literaturan, mugimendu, estilo edo eskola batetik berri batera igarotzen deneko garaia.
Oharra: Batzuetan transizio idazten da, ortografia okerrarekin.
Loturiko artikuluak
Trantsizio demografikoa (iraultza demografikoa)Trantsizio demografikoa, batzuetan iraultza demografikoak ere deitua, ugalkortasun eta heriotza tasa altuetatik tasa baxuetara igarotzen deneko prozesu edo erregimen demografikoa da. Prozesu horretan desoreka demografikoa gertatzen da: hasieran, heriotza…
Trantsizio epidemiologikoaTrantsizio epidemiologikoa populazio bateko gaixotasun- (ikus, morbilitatea) eta hilkortasun-joerak aldatzen direneko prozesua edo egoera da. Bereziki, XIX. eta XX. mendeetan zehar infekziozko gaixotasunek eragindako hilkortasunetik gaixotasun degeneratiboek (minbizia,…
Trantsizio politikoaTrantsizio politikoa herrialde batean gertatzen den erregimen politikoaren aldaketa da, bereziki erregimen totalitario edo diktadura batetik erregimen demokratiko batera gertatzen denean, giza eskubideak errespetatuz eta zuzenbide estatua bermatuz.…