Test psikometriko batean, akieszentzia gertatzen dela esaten da subjektuak beti baietz edo adostasunez erantzuteko joera dagoenean. Aldiz, erreaktantzia gertatzen dela esaten da subjektuak beti aurka erantzuteko joera duenean.…

Psikologian, eta bereziki psikoanalisian, transferentzia pertsona batek bere txikitako bizipen psikikoak (emozioak, fantasiak, ...) beste pertsona batengan, maiz psikoteraupeta bera, islatzeko prozesua da. Adibidez, pertsona batek lankide batekin hitz egiterakoan erakusten den urduritasuna edo lotsa, haurra zelarik gurasoek erakusten zuten zorroztasunaren islada da, edota ezagutzen ez dugun pertsona bat hasieratik gogoko ez dugunean, gure txikitako gorrotoen islada besterik ez da. Psikoanalisian, psikoteraupetarekiko transferentzia pertsonaren egoera psikikoa desblokeatzeko tresna izaten da, psikoterapeutak berarengan transferentzia gertatzen ari dela sumatzean, subjektuari prozesua agerian jarri eta errealitatea den bezala erakusteko balio dezakeelako. Psikoanalisian, maitemintzea (gutxi ezagutzen den pertsona batengana maitasuna sentitzea edo idealizatzea) eta masa-fenomeno politiko eta kulturalak (lider baten jarraitzailea izatea, ...) transferentziazko fenomeno moduan interpretatzen dira.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.