Testu-iruzkina (1936): Euskal Herriko Autonomia-Estatutua (1936-10-04)


Ikus, gainera: Autonomia-estatutua

Diputatuen Kongresuak honako Lege hau agindu eta berretsi du:

1. art. Errepublikako Konstituzioaren eta Estatutu honen arabera, Arabak,
Gipuzkoak eta Bizkaiak eskualde autonomoa osatzen dute Espainiako
estatuaren barruan, “Euskal Herria” izena harturik. Haren lurraldea aipatutako
probintziek gaur egun osatzen dutena izango da, eta haiek, aldi berean, modu
autonomoan gobernatuko dira (…). Euskara, gaztelania bezala, Euskal Herriko
hizkuntza ofiziala izango da (…).
5. art. Euskal Herriari dagokio bere lurralde autonomoaren barruko babes
juridikorako eta ordena publikoa mantentzeko polizia-erregimena ezartzea.
10. art. Euskal Herriaren botereek herriarengan dute sorburua, eta
Errepublikako Konstituzioaren eta Estatutu honen arabera erabiliko dituzte
berak erabakitzen dituen organoek, honako mugapen hauen arabera:
a) Eskualdeko organo legegilea (…) sufragio unibertsal, berdin, zuzen eta
sekretu bidez (…) hautatuko da.
b) Organo betearazleak organo legegilearen konfiantza izan behar du, eta
presidentea izango da eskualdearen ordezkaria Errepublikarekiko
harremanetarako (…).
Lehen xedapen iragankorra. Gerra Zibilak eragindako ezohiko baldintzek
irauten duten bitartean, Euskal Herrian behin-behineko Gobernu batek
aginduko du Estatutu honetan xedatutako eskumen guztiekin. Behin-behineko
Gobernu horretako lehendakaria Estatutua promulgatu ondorengo zortzi
egunen barruan izendatuko dute euskal udalak osatzen dituzten eta euren
botoa askatasunez eman dezaketen zinegotzi herriak aukeratuek (…).
Behin-behineko Gobernuko lehendakariaren hautaketa Bizkaiko gobernadore
zibilak egiaztatuko du (…). Horrela hautatutako lehendakariak behin-behineko
Gobernuko kideak izendatuko ditu, eta haiek ez dira bost baino gutxiago izango
(...).

Gaceta de Madrid, 281. zenbakia, 1936ko urriaren 7koa.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 1. zenbakia, 1936ko urriaren 9koa

325 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.