Botere exekutibo edo betearazlea


KategoriakPolitika

Botere exekutiboa edo botere betearazlea botere banaketak ezartzen dituen hiru botereetako bat da, botere legegilearekin eta judizialarekin batera. Botere exekutiboaren zereginak botere legegiletik ezarritakoa bete eta aplikatzea da, eta zehazkiago politika publikoak eta administrazioa zuzentzea, lege-proiektuak eta aurrekontuak botere legegileari proposatzea eta araudiak osatzea. Botere legegilarekiko mendekotasuna ezinbestekoa da botere exekutiboaren jarduera kontrolatzeko. Organikoki, botere exekutiboa gobernuaren esku dago, presidentea eta ministroak buru.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, executive power; gaztelaniaz, poder ejecutivo.

161 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.