Tertziarizazioa


KategoriakEkonomia

Ez nahastu tertzerizazio kontzeptuarekin. 

Ekonomia batean, tertziarizazioa gertatzen dela esaten da  hirugarren sektore edo zerbitzuen sektoreak beste sektore ekonomikoen aldean (lehen sektorea eta bigarren sektorea) pisu handiagoa hartzen duenean, langile gehiago bilduz (ikus, enpleguaren egitura) nahiz ekoizpen handiagoa edo BPG delakoan portzentaje handiagoa hartuz. Bereziki bigarren sektorearen gainbeheraren ondorioz gertatu da, desindustrializazioarekin batera. Herrialde industrial aurretatuetan XX. mendeko erdialdetik abiarazi zen tertziarizazioa, bizitza-mailaren hobekuntzarekin (eta beraz, oinarrizko behar materialen asetzearekin eta turismoa, hezkuntza eta beste behar ez materialen garatzearekin), globalizazioarekin (eta beraz, garraioen eta telekomunikazioen garapenarekin), industria-eredu aldaketekin (kapital intentsiboko industriaren nagusitzatik industria malgu eta espezializaturen hazkundera igarotzea) eta informazio-teknologien garapenarekin (arlo horretan zerbitzu espezializatuak eskatzen dituena).

 

 

204 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.