Trokelaketa azalera lauko material batean zizailak, ebakiak, zuloak edo hutsuneak mekanikoki sortzeko ekintza da, trokel izeneko makina baten bitartez egiten dena. Trokelak bi elementu nagusi ditu: puntzoia zulatu…
Teknopoliak teknologia aurreratua bertako ekonomia osoaren oinarri eta atal garrantzitsuen bilakatu duten hiriak dira. Hainbat faktore daude teknologi baten agerpena eta garapena azaltzeko: ingurumen bikaineko hiriak izaten dira, klima, urbanismo nahiz kulturaren aldetik, garraio-konektibitate azkar eta malgukoak dira, herrialde nahiz nazioarte mailan, goi teknologiako industrien eta hezkuntza eta ikerkuntza-zentroen sare zabala dute, gehienetan teknologia parkeetan bildurik, udal eta eskualde mailako politikari, kudeatzaileek teknopolia bultzatzeko hiritik bertatik zuzendu eta sustaturiko politika teknologikoak sustatzeko autonomia izaten dute, finantzazio publiko oparoarekin eta sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza dago. Sinergiaren fenomenoa ere nabaria da teknopolien garapenean: teknologia aurreratuko erakunde eta enpresen ugaritasunak berak teknopolia iraunarazi, bizitu eta zabaltzeko indarra ematen du, haien arteko lankidetza-sareari esker. Teknopolien adibideak dira Silicon Valley eskualdea Kalifornian, Cambridgne Inglaterran eta Tsukuba eta Kansai Japonian; hain zuzen ere, Japonia izan da teknopoliak garatzeko hasieratik politika sendoena aplikatu duen herrialdea, teknopoliak sortzeko etxebizitza-eremu atseginak, hezkuntza eta osasaun-zerbitzu aurreratuek ere duten garrantzia nabarmenduz.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, technopolis.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.