Teknologia disruptiboa edo berrikuntza disruptiboa dagokion aplikazio eremuan erabiltzen diren beste teknologia gehienak epe laburrera zaharkituta uzten dituen teknologia da. Adibide garbiena smartphone edo telefono adimenduna izan zen, aurreko telefono mugikor edo sakelako telefono teknologia guztiak bazterrean utzi zituena denbora gutxian.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
- 
Puntako teknologia (goi-teknologia)- Puntako teknologia, goi-teknologia edo goi mailako teknologia une historiko batean teknologia aurreratuena izendatzeko erabiltzen den esamoldea da, azken aurkikuntza zientifiko eta teknikoetan oinarritzen dena, eta industria gutxi batzuetan… 
 
- 
Disrupzioa (disruptiboa)- Disrupzioa sistema batean elementu edo fenomeno berri batek sorrarazten duen aldaketa sakona da, sistemaren ohiko funtzionamendua eraldatzen duena, sistema zaharreko inertzia etenez eta elementuen arteko oreka kolokan jarriz.… 
 
- 
Teknologia inbasiboa- Teknologia inbasibo esamoldeak bi adiera desberdin ditu: alde batetik, medikuntzan, azaletik edo ahotik edo beste zulo batetik gorputz barnera sartuz garatzen diren prozedura esperimental, diagnostiko edo terapeutikoak dira;…