Aire-masak hezetasun, tenperatura eta atmosferan tenperatura aldaketa bertikal konstantea duten aire bolumen zabalak dira, zabaleran ehunka edo milaka kilometrokoak. Lurrean badira ezaugarri bereziko aire masak, bere sorburuaren arabera…
Tanta hotza, zientifikoki goi-geruzetako depresio isolatua edo depresio isolatua maila altuetan, bereziki Mediterraneo mendebaldeko inguruko lurraldeetan gertatzen den fenomeno meteorologiko muturrekoa da, aire masa bero baten gainean altuera handiko aire masa hotz batekin topo egitean gertatzen dena. Horren ondorioz, aire masa bero eta hezeek, itsaso epelak lagunduta, oso azkar egiten dute gora aire hotzarekin topatu arte, eurite gogorrak eta uholdeak eraginez. Ehunka kilometrotan zehar zabaldu ohi den fenomeno meteorologikoa da, beraz eskala ertainekoa. Masa hotza normalean goragoko latitudeetako jet korrontetik askatutakoa da. Euskal Herrian, bereziki Gipuzkoan eta Bizkaian, 1983 urtean izandako uholde larriek tanta hotzaren eraginez gertatu ziren.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, gota fría (depresión aislada en niveles altos, DANA).
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.