Psikologian, sugestioa beste batek adierazi edo proposatutako ideiak nahiz sentsazioak egiaztapen eta kritikarik gabe onartzen den egoera psikikoa da. Lau eratara eragin daiteke:
- zuzeneko sugestioa beste baten aginteak eragindakoa da; adibidez, ama batek haurrari "ez du hotzik egiten" esan eta amak esan duelako haurrak hori onartzen duenean;
- zeharkako sugestioan, beste baten ideiak norberarenak balira bezala onartzen dira; adibidez, ideologia politikoa kasu askotan zeharkako sugestioaren emaitza, ideologia propioa dela uste arren, askotan inguruak eta propagandak eragindakoa delako;
- autosugestioa, norberak bere buruari sinestarazen dizkion ideiak dira; adibidez, hotzari aurre egiteko, subjektu batek bere buruari "ez du hotzik egiten" errepikatzen dionean, sentsazio hori sinesteraino;
- sugestio hipnotikoan, hipnosi edo beste teknika psikikoen bitartez eragiten dena.
Loturiko artikuluak
Jarrera edo aktitudea (psikologia)Jarrerak edo aktitudeak (ingelesez, attitudes) pertsona, objektu, egoera edo beste entitate bati buruz sentitu edo jokatzeko predisposizioak, ikuspegiak edo asmo orokorrak dira. Esan ohi da jarrerak jokabidearen aurrekariak…
Psikologia humanistaPsikologia humanista (ingelesez, humanistic psychology) 1960ko hamarkadatik garatutuako eskola psikologiko bat da, konduktismotik eta teoria psikodinamikoetatik egindako planteamenduetatik at, teoria horiek ez bezala pertsona bere osotasunetik eta bakartasunetik aztertzen…
Sublimazioa (psikologia)Psikoanalisian, sublimazioa onartezinak diren bulkada inkontzienteak kontzienteki onargarriak diren moduetara bideratzea, psikoanalisian zehatzen diren defentsa mekanismoetako bat, gizartean onargarrienetakoa.