Subiranotasun bikoitza


KategoriakFilosofia

Subiranotasun bikoitzak, munduan, eta bereziki erresuma edo inperio batean, errege edo enperadorearen subiranotasun, agintaritza edo boterea eta bestetik Jainkoaren eta elizaren subiranotasuna bereizteari egiten dio erreferentzia. Kristautasunaren historian, filosofo politikoek eta teologoek behin eta berriz eztabaidaturiko gaia izan da, estatu modernoaren sorrera arte, non estatuaren subiranotasun bakarra eta absolutua ezartzen den. Agustin Hiponakoak Jainkoaren nagusitasun absolutua aldarrikatu zuen Jainkoaren Hirian, botere politikoa botere erlijiosoaren mendean jarriz, hiri kontzeptu hori ideala eta historiaz gaindikoa izan arren. Praktikan ordea, ideia horrek arazoak planteatu zituen noski (kristauak Jainkoaren semealabak direlako alde batetik, eta beraz Elizaren agindupean daude, baina beste alde batetik enperadorearen, monarkaren edo jaunaren agindupeko aldi berean) eta horrela, teologoek teorikoki landutako adostasunez, subiranotasun bikoitza ohikoa izan zen Erdi Aroan zehar, non erregeek eta enperadoreek alde batetik eta Aita Santuak bestetik elkarren subiranotasunak aitortzen zituzten (Bizantziar Inperioan zesaropapismoa indarrean zegoen bitartean). Estatu modernoaren teoriagile nagusietakoa izan zen Thomas Hobbesek estatuaren botere eta subiranotasun absolutu eta bakarra aldeztu eta ideia hori estatu modernoarekin eta sekularizazioarekin batera nagusitu zenean, subiranotasun bikoitza erabat baztertu zen.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, doble soberanía.

270 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.