Student-en t banaketa lagin batezbestekoari dagokion probabilitate banaketa da, lagin-tamaina txikia, populazioa normala eta populazioaren desbideratzea ezezaguna denean. Halaber, bi batezbestekoen berdintasunari buruzko probak burutzeko ere erabiltzen da. Erregresio-ereduetan, erregresio-koefizienteei buruzko probak eta konfiantza-tarteak egiteko ere erabiltzen da.
Banaketa normal estandarraren oso antzekoa da Studenten t banaketa. Hura bezala, simetrikoa da 0 balioaren inguruan, kanpai itxurakoa da, baina muturrak banaketa normalak baino zertxobait astunagoak ditu. Aldi berean, parametro baten mendean dagoen banaketa da. Parametro horri askatasun-gradu kopurua deritzo, eta
izendatzen da.
askatasun-gradu kopuruak zenbaki osoa behar du izan, 1etik aurrerakoa.
izanik, Student-en t banaketa banaketa normala estandarraren ia berdina da, eta beraz banaketa normal estandarra erabil daiteke hurbilketa gisa.
Student t banaketari buruzko taulak eratu dira, azpiko edo ezkerreko probabilitate jakinetarako balioak (pertzentil jakinak alrgia) ematen dituztenak. Taula horiek banaketa normalaren taularen alderantzizko modu batean eraturik daude:
ezberdinetarako, azpiko (kasu batzuetan gaineko) probabilitatea bilatu, eta dagokion balioa eskuratzen da.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
-
Gardenki: Banaketa uniformeaBanaketa uniformea zorizko aldagaiaren balio posible guztiei probabilitate berdina ematen dien probabilitate-banaketa da. Banaketa uniformeari buruz gehiago jakin nahi baduzu, gardenki hauetara jo dezakezu, eta hona PDF formatoan launaka…
-