Askatasun-graduak (estatistika)


KategoriakEstatistika

Estatistikan, askatasun-graduak edo askatasun-gradu kopurua probabilitate banaketa batzuen parametro bati ematen zaion izena da, hala nola khi-karratu banaketan (n izenarekin), Student-en t banaketan (n izenarekin) eta Snedecor-en F banaketan (kasu honetan bi askatasun-gradu kopuru daude, zenbakitzailearena eta izendatzailearena hurrenik hurren).

Jatorrian ordea, askatasun-gradu kopurua elkarrekiko independenteak diren aldagai edo datu kopuruarekin dago loturik. Adibidez, x_i datu multzo baterako, jakina da \sum(x_i-\overline{x})=0 bete behar dela; beraz, batezbesteko aritmetiko bat emanda, edonolako n-1 asma ditzakegu, askatasunez, baina n-garren datua emanda etorriko zaigu, \sum(x_i-\overline{x})=0 bete behar delako; orduan batezbesteko aritmetiko sinpleak n-1 askatasun-gradu dituela esaten da.

272 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.