Studenten t banaketa


KategoriakEstatistika

Student-en t banaketa lagin batezbestekoari dagokion probabilitate banaketa da, lagin-tamaina txikia, populazioa normala eta populazioaren desbideratzea ezezaguna denean. Halaber, bi batezbestekoen berdintasunari buruzko probak burutzeko ere erabiltzen da.   Erregresio-ereduetan, erregresio-koefizienteei buruzko probak eta konfiantza-tarteak egiteko ere erabiltzen da.

Banaketa normal estandarraren oso antzekoa da Studenten t banaketa. Hura bezala, simetrikoa da 0 balioaren inguruan, kanpai itxurakoa da, baina muturrak banaketa normalak  baino zertxobait astunagoak ditu. Aldi berean, parametro baten mendean dagoen banaketa da. Parametro horri askatasun-gradu kopurua deritzo, eta n izendatzen da. n askatasun-gradu kopuruak zenbaki osoa behar du izan, 1etik aurrerakoa. n>30 izanik, Student-en t banaketa banaketa normala estandarraren ia berdina da, eta beraz banaketa normal estandarra erabil daiteke hurbilketa gisa.

Student t banaketari buruzko taulak eratu dira, azpiko edo ezkerreko probabilitate jakinetarako balioak (pertzentil jakinak alrgia) ematen dituztenak. Taula horiek banaketa normalaren taularen alderantzizko modu batean eraturik daude: n ezberdinetarako, azpiko (kasu batzuetan gaineko) probabilitatea bilatu, eta dagokion balioa eskuratzen da.

Ikus, gainera

 

330 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.