Sozietate kolektiboa edo baltzu kolektiboa merkataritza-sozietate mota bat da, enpresa baten izaera juridikoa alegia, non bazkideek euren ondare guztiarekin erantzuten duten zorrak eta beste erantzukizunak estaltzeko, era pertsonal,…
Sozietate anonimoa bere kapitala akzio deitzen diren tituluetan banatuta duen merkataritza sozietatea da , enpresak eratzeko forma juridiko moduan erabili ohi dena. Sozietate anonimoan, akziodunaren erantzukizun ekonomikoa bere eskuetan dituen akzion diru-zenbatekora mugatuta dago. Beste alde batetik, akziodunak erabaki garrantzitsuetan parte hartzeko eskubidea edu, hala nola enpresa kudeatuko duten zuzendariak izendatzea, eta baita ere mozkinetatik dagokien zati proportzionala jasotzeko. Horregatik, garrantzitsua da kapitalaren gehiengoa osatzen duten akzioak eduki edo gutxienez kontrolatzea (akzio horien jabeak alde izatea), kapitalaren gehiengoa osatuz enpresa ere kontrolatu egingo baita.
Akzio horiek saldu eta erosi egin daitezke, maiz burtsa deritzon merkatuan, non akzioek kotizatu egiten duten, hau da, bere prezioa finkatzen den, besteak beste enpresa horretako akzioen eskariaren eta eskaintzaren arabera. Sozietate anonimoa bereziki enpresa handiek hartzen duten izaera juridikoa da, kapitala titulu txikitan banatuta dagoenez, errazagoa baita kapital handia osatzea sozietate anonimoaren akzioak hartuz diru ekarpen txikiak egiten dituzten partikular askoren artean.
Adibidez, enpresa batek sozietate anonimo moduan abiatzea erabaki du 100.000 euroko kapitalarekin; horretarako 100 euroko 1.000 akzio jaulki ditu. A, B, C eta D bazkideen 400, 300, 200 eta 100 akzio hartu dituzte, enpresako kapitalera dagokien diru ekarpena eginez, 40.000, 30.000, 20.000 eta 10.000 euro hurrenez hurren. A eta C bazkideek kapitalaren gehiengoa dute, eta beraz enpresa kontrolatu egingo dute, baina mozkinak guztien banatu beharko dira. Edonola ere, enpresak galerak baditu, bazkideen erantzukizuna euren kazioen zenbatekora mugatzen da. Bazkide guztiek euren akzioak saltzeko eskubidea dute, enpresako bazkide bati zein kanpoko inbertitzaile bati.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.