Sokrates


KategoriakFilosofoak

Sokrates (K.a. 469 - K.a. 399) Antzinako Greziako filosofoa izan zen, filosofiaren historian itzal handienetakoa, bere irakaspenengatik nahiz bere bizitzagatik. Bere filosofiaren ardatz nagusia arima zen, zentzu zabalean, gizakiaren nortasuna, adimena eta jokabidea bilduz. Nork bere ariman arreta berezia jartzeko beharra aholkatu zuen, nork bere burua ezagutuz egiara eta zuzentasunera helduko baita (ikus intelektualismo morala). Horretarako, metodo sokratikoa garatu zuen, maieutika izenaz ezaguna eta solasaldian oinarritua, nor bere kabuz egiara heltzearren. Hala ere, Sokratesek aldarrikatu zuen egia, ez zen egia subjektiboa edo indibiduala, garai hartan gogorki kritikatu zituen sofistek lantzen zutena, egia unibertsala edo absolutua baizik. Sofisten erlatibismoaren aurka, antierlatibismo morala proposatu zuen. Egiaren eta bizitza zuzenaren bilaketa izan ziren, beraz, Sokratesen filosofiaren eta bizitzaren bilgune; hain zuzen, haren aurka bururutako prozesuaren ondorioz hartu zuen Sokratesek berak, bere pentsamenduaren eta bizitzaren defentsan, hiltzeko erabakia, pozoina hartuz. Ez zuen ezer idatzita utzi, eta berari buruz dakiguna hura ezagutu zutenen eskutik dakigu soilik: Aristofanesek irudi barregarria eman zion bere Hodeiak lanean, eta Xenofontek bere pentsamendua sinplifikatu zuen; historiako filosofo handienetakoa izateaz gainera Sokratesen ikasle izandako Platon izan zen bere irakaspenak osotuen eratu zituenak. Hala ere, zaila da Sokrates historikoaren bizitza eta filosofia garbi eratzea. Zailtasun horien multzoari problema sokratikoa deitu izan zaio.

Ikus, gainera

303 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.