Elukubrazioak gai bati buruzko hausnarketa luzeak eta itxuraz sakonak dira, baina zehazgabeak eta azalekoak, gaiaren mamira heldu gabe. Beste hizkuntzetan: ingelesez, lucubration; gaztelaniaz, elucubración. Ikus, gainera Diskisizioak

Maieutika (antzinako grezierazko μαιευτικóς, maieutikós, «emagina») ezagutzara heltzeko bidea zen, Sokratesek proposaturikoa, ikasleak berak konklusioetara heltzea bilatzen duena, irakasleak egindako galderetatik abiatuta. Maieutikaren baitan ironia sokratikoa baliatzen da, definizioen analisitik ikaslea gaiari buruz zuen ezjakintasunaz jabetzea bilatzen zuena, hortik, betiere irakasleak egindako galderetatik, ikasleak berak bere ezagutza osatzeko.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.