Sinekdokea tropo bat da, adierazkera figuratuaz erabiltzen den estilo-figura alegia, non aipatzen den terminoaren eta adierazi nahi den terminoaren artean inklusio edo barne-hartze erlazioa dagoen. Adibidez, "jendearen ogia ez da kolokan jarri behar" esaten denean, ogia hitzarekin mantenua adierazi nahi da. Bi motako sinekdokeak bereizten dira: sinekdoke murrizgarria, gauza baten zati edo atal batez osotasuna adierazi nahi denean (adibidez, "hamabi abelburu erosi ditu", abereak, eta ez horien buruak, adierazteko); eta alderantziz, sinekdoke zabalgarria, osotasunaz gauza baten zatia edo atala adierazi nahi denean (adibidez "bizikleta zulatu egin zait", gurpila zulatu dela adierazteko).
Loturiko artikuluak
Antizipazio-literaturaAntizipazio-literatura edo antizipaziozko literatura gizartearen etorkizuneko egoera bat antizipatu, aurreratu edo esploratu egiten duen literatura, munduan eta gizartean eszenatoki berriak planteatuz eta horien baitan istorioak txertatuz. Maiz, zientzia-fikzioarekin…
Literatura konparatuaLiteratura konparatua literatura lan, egile eta hizkuntza jakinetatik haratago aztertu eta lan, egile eta hizkuntza desberdinetako literatutak beraien artean konparatu egiten dituen jakintza arloa da, literaturako mugak gaindituz,…
TropoakTropoak hitz baten adiera edo esanahia aldatzen duten figura erretorikoen multzoa da, hala nola metafora, metonimia eta sinekdokea. Tropoetan erabiltzen diren hitzak adierazkera figuratuan erabiltzen dira, hitz horrek…