Antizipazio-literatura


KategoriakLiteratura

Antizipazio-literatura edo antizipaziozko literatura gizartearen etorkizuneko egoera bat antizipatu, aurreratu edo esploratu egiten duen literatura, munduan eta gizartean eszenatoki berriak planteatuz eta horien baitan istorioak txertatuz. Maiz, zientzia-fikzioarekin nahastu izan den generoa da, baino zientzia-fikzioan teknologiaren garapenak eta zientziaren aurrerapenak eleberriaren ildo nagusia markatzen duen bitartean, antizipazio-literaturan teknologiak ez du protagonismo hori eta gehienez ere teknologiak gizartean izan ditzakeen ondorioetara mugatzen da. Batzuen arabera, zientzia fikzioaren azpigenero bat besterik ez da; hain zuzen ere, ingelesez, social science fiction deitzen zaio antizipazio-literaturari. Antizipazio-literaturaren adibideak lirateke Fahrenheit 451 eta Marteko Kronikak, biak Ray Bradbury-renak, eta Lehortea, J. G. Ballard-enak.

192 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.