Tropoak


KategoriakLiteratura

Tropoak hitz baten adiera edo esanahia aldatzen duten figura erretorikoen multzoa da, hala nola metafora, metonimia eta sinekdokea. Tropoetan erabiltzen diren hitzak adierazkera figuratuan erabiltzen dira, hitz horrek adierazi nahi den kontzeptuarekin duen analogia edo antzekotasunean oinarrituta; adibidez, "azal zuria" izendatzeko, "elurra" erabiltzen denean.

Tropoen artean, metafora kontzeptu biren erabateko identifikazioan datza, baten izena bestearekin ordeztuz; adibidez, "zure eguzki errainuak nire aurpegian sakabanaturik", maitatuaren ileak izendatzeko. Metonimia, berriz, baliatzen den hitza hitz horren kontzeptua ez, baizik eta horrekin loturiko beste kontzeptu bat adierazten du, efektua eta kausa nahastuz edota zeinua eta adierazitakoa nahastuz; adibidez, "Saizarbitoria irakurtzea dut gogoko", Saizarbitoriak idatzitako liburuak aipatu nahi direnean. Sinekdokean, berriz, kontzeptu oso bat haren atal edo zati batez ordezten da ("eguneroko ogia irabaztea asko kostatzen zaigu", ogia janari guztiak ordeztuz), edo atal bat osotasun batez adieraziz ("ikasturtea galdu dut", irakasgai batzuk bakarrik aprobatu direnean); osotasuna eta zatia nahasteaz gainera, generoa eta espeziea, eta gauza eta horren materiala ere nahas daitezke. Batzuetan, metonimia eta sinekdokea batera biltzen dira, bietan nahasten diren kontzeptuen arteko lotura barnekoa delako; metaforan, berriz, erlazio hori kanpokoa da.

Tropoka lexikalizatu eta hitz arrunt bihurtzen direnean ("kopa bat edan" kasuan ,adibidez), karakresiak direla esaten da.

282 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.