Sinbologia mundu ikuskera bat eratu edo bizitzaren arlo bati esanahia eta zentzua ematen dizkioten sinbolo multzo homogeneo eta koherentea da, indibidualki nahiz sozialki eratzen dena, eta ezagutza objektibotik…
Pentsalariaren arabera esanahi ezberdinak dituenez, sinboloak edo ikurrak definitzea zaila da. Abiapuntu gisa, etimologia har dezakegu: sinbolo hitza antzinako grezieratik dator eta etimologikoki "batera jarri", "lotzea" esan nahiko luke. Sinboloa kultura jakin batean ideia, balore edo kontzeptu konplexu bati lotzen zaion zeinua da, abstrakzio maila handikoa, eta mundu-ikuskera defintzen duena. Sinboloak objektu, irudi, hitz edo gertaerak izan daitezke; adibidez, ikurrina, usoa (bakearen sinboloa), maite zaitut esaldia, esanahi literaletik haratago, oso esanahi sakona izan dezakeena egoera jakin batean, eta ezkontza erritu bat.
Esan bezala, errealitate konplexuak abstrakzioaz adierazteko ahalmen berezia dute sinboloek, eta horrela hizkuntzarekin batera sinboloak egokienak lirateke, sinesmenak, jarrerak eta ideiak agertzeko. Esanahia bildu eta trinkotzeko funtzionalitatea litzateke horrela sinboloen ezaugarri berezienetakoa, eta horregatik gertatu ohi da sinboloek unibokoa ez izatea, anbiguoa izatea, esanahi anitz izatea. Horrela, sinboloak mugarriak lirateke, "ezezaguna ezagunarekin lotzen dutenak".12
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.