Eraginkortasun sinbolikoa


KategoriakAntropologia

Eraginkortasun sinbolikoaren ideia Claude Lévi-Strauss frantses antropologoak garatu zuen L’Anthropologie structurale (1958) lanean, Laburki eta horren inplikazio guztiak garatzeke utziz, eraginkortasun sinbolikoa zera litzateke: objektuak, hitzak edo pertsonak oinarritzat hartzen dituzten sinboloen eraketaren ondorioz, eta sinbolo horiek subjektuentzat hartzen duten esanahian oinarrituta, sinbolo horiek errealitatean duten ahalmena. Ideia hori ilustratzeko, Lévi-Strauss-ek cuna xaman batek erditze zail batean burutzen duen erritua azaltzen du Erditzen ari den emakumea ukitu ere egin gabe, xamanak kantu sorta bat abesten du, erditzea bideratuko luketenak. Lévi-Strauss-en arabera, xamanak egiten duen, kantu horien literaltasunetik haratago, emakumeari hizkuntza bat eskaintzea da, sistema sinboliko bat, emakumearen inkontzientean eragin egiten duena, eta instantzia horretatik erditzean eragina duena. Plazaratu zenetik, eraginkortasun sinbolikoaren ideia arrakasta handia lortu zuen mundu akademikoan, bereziki garai hartan puri-purian zegoen psikoanalisiarekin zituen loturak zirela eta; hain zuzen ere, psikoanalisian ere, terapeutaren ustezko esku hartze neutralak badu eragin positiborik pazientearengan.

Beste hizkuntzetan: frantsesez, efficacité symbolique; gaztelaniaz, eficacia simbólica.

249 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.