Agenda publikoa gizartean kezka eragin eta instituzio politikoek konpontzeko lehenesten dituzten gaien multzoa da. Gizartearen arazo, gatazka eta bestelako gai problematiko eta ezbaidatsuak biltzen ditu (ikus, iritzi publikoa)…
Sasigertakariak. eragile ekonomiko eta politikarien prentsa-bulegoek eta komunikazio-agentziek modu arfizialean sortu eta antolatutako ekitaldiak dira, hedabideei deitu eta haiek ekitaldiaren jarraipena eta hedapena egitea beste helburutik ez dutenak, gizartean ikusgarritasuna lortzen aldera, bestelako transzendentzia errealik gabe. Finean, hedabideek - laugarren botere gisa - agenda eta iritzi publikoa osatzeko duten indarraren erakusgarria baino ez dira.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, pseudoeventos.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.