Laugarren boterea


KategoriakSoziologia

Laugarren boterea masazko hedabide eta komunikabideek osatzen duten botere faktikoa da, bereziki iritzi publikoa sortu eta eratzeko duten ahalmenari erreferentzia eginez. Hasiera batean, botere banaketa klasikoaren (botere legegilea, botere betearazlea, eta botere judiziala) kontrapisu moduan garatu zen, botere politikoak eta gobernuak kritikatuz, haietatik herritarrak hezitzeko edo informatzeko, maiz manipulatzeko, egiten diren ahaleginei aurre egite aldera. Egun ordea, laugarren boterea beste botere faktikoen boterea da neurri handi batean, oligopolio, multinazional eta beste talde ekonomikoen esku, horien interesen eta gobernu adiskideen aldeko propaganda zabaltzen dutenak, manipulazio teknika sinesgarri eta sotilekin.

Laugarren boterearen jatorrizko asmoak berreskuratu eta helburu zibikoetara bihurtzeko, hedabide independente eta kritikoen ikuspegia garatu behar da ezinbestean.

202 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.